ENTZIAKO LASTERKETA ATZERATU DUGU

 Iganderako baldintza metereologiko txarrak espero direla-ta, oker egon arren, zentzuzkoa deritzogu lasterketa beste data batera atzeratzea.

Entzia 1.000 metro baino gorago dago eta irisbideak eta aparkatzeak arazoak sortu ditzateke. Ez dugu nahi inork orientazio egun txar bat izan dezan.



Izeneman duen guztiekin harremanetan jarriko gara dirua itzuli edo hurrengo datararte gordetzeko eskeiniz.

ARREN, BARKATU SORTUTAKO ERAGOZPENAK

OHARRA:  Posta elektronikoa eman ez zenutenak, jarri zaitezte gurekin harremanetan izenematea konpontzeko.

OPEN-O ENTZIA: ADI ALDAKETA METEREOLOGIKOARI

Datorren astebururako iragarrita dagoen aldaketa metereologikoa dela eta, lasterketa bertan behera edo atzeratua gera daiteke bertaratzeko bidearen egoera eta partehartzaileen segurtasuna eta orientazio gaitasunak horrela eskatzen badu.


Egon zaitezte adi hemen argitaratuko den erabakiari, beranduenez larunbata 21 arratsaldeko 19:00-tarako, tokia aztertu ondoren eta iragarpen zehatzako bat izaterakoan. .



OPEN-O ENTZIAN

NOIZ:  Azaroak 22, igandea

ORDUAK:

  • Lehen irteera goizeko 10:00-etan. 
  • Azken irteera 11:30-tan
  • Helmugaren itxiera 14:00-tan


TOKIA: Entzia mendieta (Opakua gaina)


TOKIAREN BEREZITASUNAK:

Zrharkagarritasun oneko eremua, mañda ertaineko pagadiak erliebe motako zehaztasun asko (dolinak eta zuloguneak) eta harkaitz zein harri zehaztasun ugarirekin.
Baditu ere zonalde ireki zabalak maiz satraka guneekin eta zukaitz bakarti askorekin.
Urtaro honetan bidezidorrak ikusteko zailak dira eta basoan agertzen diren garbiuneak ez dira ikusteko hain errazak zuhaitzek ostoak galdu dituztelako.

MAPA:
 Entzia hegomendebalde izenekoa,1999-an Volodymyr Pantsyr eta Fernando Checa-k egina. Eskala 1:10000. Josu Arana-k 2015-eko azaroan berrikusia.
Nahiz mapa zaharra izan, tokian ez da aldaketa nabarmenik izan mantentze oneko tokia izateagaitik.



IBILBIDEAK:

OPEN HORIA: 12 kontrol, 3.500 metro luzera eta 75 m de desnibela.
OPEN LARANJA: 14 kontrol, 4.500 metro luzera eta 125 m  desnibela.
OPEN GORRIA: 16 kontrol, 5.500 metro luzera eta 150 m desnibela.

IZENEMATEAK:

Ondoko galdetegia beteaz eta ordainagiria coarba@gmail helbidera bidaliz.
Coaraba bazkideak 4€ eta gainontzekoak 6€.

Mendi edo orientazio lizentziarik ez izatekotan, 2€-tako eranskina derrigorrezkoa da eguneko lizentzia izateko. (Kasu honetan izenemate epea asteartertea 17-rarte mugatuko da)

Entitatea:  KutxaBank 2095 3173 01 1090233130
Onuraduna: Club Orientación Araba

Oharra: Ordainketa bertan egitea onartuko dugu baldin eta izenematerakoan "oharrak" atalean horrela eskatzen bada eta parte hartuko denaren zin egiten bada. 

Izenemate epemugak:
  • Lizentziarik gabeko partehartzaileak: Azaroak 17, asteartea.
  • Lizentziadun patehartzaileak; Azaroak 20, ostirala.


Aldaketak Open-O 3. lasterketan: ENTZIAN IZANGO DA


Araia inguruko mendietan ehiza egingo denez, Azaroaren 22-ko lasterketa Entziara pasako dugu.
Laster argitaratuko ditugu zehaztasunak

Egon hadi!